2012/11/26

ARNAUT OIHENART,


Arnaut Oihenart (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Euskal Herriko historiaz eginiko lan garrantzitsuenak hauek dira: "Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum akitaniae" (Bi Euskal Herrien historia, bai iberiarrarena eta bai akitaniarrarena) (1638 - 1656); bertan, Erdi Arora arteko Euskal Herriko historia kontatu zuen latinez. Hori, Euskal nazioaren ikuspegitik egin zuen, ez ordura arte bezala espainol edo frantsesetik. Liburu horretan bertan ere, "De silabarum quantitae" artikuluan, ordura arteko bertsogintzaren moldeak hautsi eta bertsogintza kultu eta berria proposatu zuen.

 Bi lan utzi zizkigun euskaraz: "Atsotitzak" eta "Gaztaroa neurtitzetan”

No hay comentarios:

Publicar un comentario