2011/06/13

OLAIA



Emakume honek Volkswagenen egiten du lan, neguan eta udan, udaberrian eta udazkenean. Neguan ez ditu pasatzen hotzak baina udako beroak zutik pasatzen ditu. Kotxerekin lan egiten du. Igarri duzue zein den bere lanbidea?


Olaia Gonzalez Volkswagenenko langilea da eta hogeita hiru urte daramatza kotxeak egiten. Iruñean jaio zen Errotxapea auzoan eta 38 urte ditu. Hiru txanda ditu: goizean, arratsaldean eta gauean.Goizean seietatik ordubietara, arratsaldean ordubietatik hamarretara, gauean hamarretatik seietara. Zortzi ordu egunero ematen ditu bere lanean. Orain goizeko txandan lan egiten du eta laurak hogei gutxitan altxatzen da.


Hau da bere lanak daukan abantaila bat::ez duela lana etxera eramaten . Hau da gauza garrantzitsua, inportanteena bere ustez. Olaia oso pozik dago bere soldatarekin. Eta gaur egun, hori ere abantaila bat da, gauzak dauden bezala  ikusita.


Baina, lan horrek eragozpenak ere badauzka: Olaiari ez zaio gustatzen goizeko txanda. Gero etxean ez du ezer egiten eta oso nekatuta egoten da. Lantegian zarata handia egoten da, hori eragozpena ere bada.

No hay comentarios:

Publicar un comentario