Mostrando entradas con la etiqueta 2012KO AZAROAREN 26AN. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 2012KO AZAROAREN 26AN. Mostrar todas las entradas

2012/11/26

ARNAUT OIHENART,


Arnaut Oihenart (Maule, Zuberoa, 1592ko abuztuaren 7a - Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1667) euskal poeta, legegizona, historialaria eta politikaria izan zen. Joan Perez de Lazarragarekin batera, ezagutzen den lehen idazle laikoa. Euskaraz, frantsesez eta latinez idatzi zuen.

Euskal Herriko historiaz eginiko lan garrantzitsuenak hauek dira: "Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum akitaniae" (Bi Euskal Herrien historia, bai iberiarrarena eta bai akitaniarrarena) (1638 - 1656); bertan, Erdi Arora arteko Euskal Herriko historia kontatu zuen latinez. Hori, Euskal nazioaren ikuspegitik egin zuen, ez ordura arte bezala espainol edo frantsesetik. Liburu horretan bertan ere, "De silabarum quantitae" artikuluan, ordura arteko bertsogintzaren moldeak hautsi eta bertsogintza kultu eta berria proposatu zuen.

 Bi lan utzi zizkigun euskaraz: "Atsotitzak" eta "Gaztaroa neurtitzetan”

EUSKARAREN ALDE LAN EGIN ZUTENAK



         BERNAT ETXEPARE


Bernat Etxepare Sarasketan 1480an, XV mendean, jaio zen eta han bizi izan zen. Bernat idazle eta apaiza izan zen. Lehenengo euskal liburua idatzi zuen:Linguae Vasconum Primitiae.  Liburuak 15 olerki zituen, batzuk amodiozkoa eta beste batzuk erlijiosoak.



 

JOSE MIGEL BARANDIARAN



Jose Migel Barandiaran Ataunen jaio zen, 1889ko abenduaren 31n  eta  1991ko abenduaren 21ean hil egin zen.

 Antropologoa, etnografoa eta apaiza izan zen.

1913an Alemaniara joan zen gero Euskal Herrira itzuli zen, apaiza ordenatu ondoren, Vitoria-Gasteizko Seminarioan Teologiaren irakatsi zuen .

Euskal mitologia ikasi zuen, Eusko Ikaskuntza sortu zuen.

Jose Migel Barandiaranek Euskal Herriko Dictionary mitologikoak, Euskal Prehistoria eta Euskal Herriari buruzko sei monografia idatzi zituen.