Mostrando entradas con la etiqueta Mirian Goñi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mirian Goñi. Mostrar todas las entradas

2013/03/19

DURANGOKO AZOKA


Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, liburu, disko eta beste argitalpen batzuen erakusketa da eta salmentarako sortu zen. Gaur egungo azoka Durangon abenduaren 8aren inguruan izaten da.

Lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka 1965ean antolatu zuten. Azokan liburuak euskaraz edo erdaraz idatzita egon daitezke, baina erdarazkoetan, beharrekoa da euskal gaiez jardutea. Diskoen arloan, berriz, euskara da onartzen den hizkuntza bakarra.

Nik uste dut oso interesgarria eta beharrezkoa dela, euskaldunak azokara joan gaitezkelako euskarazko liburuak eta diskoak  ikustera.    

Ni ez naiz  Durangoko azokara joan ,baina espero dut datorren urtean joatea nire lagunekin.  Azoka ezagutu nahi dut, euskal musika entzutera. 

2013/03/09

AKTIMELA

Orain dela 6 urte, Mirian eta ni lagunak ginen. Gu gela berean geunden eta beti elkarrekin.
Egun batean patioan geundenean, otartekoa jaten ari ginenean, Mirianek aktimel bat edan zuen. Mutilak futbolean jolasten ari ziren eta baloiak Mirianen eskua jo zuen. Baloiaz jotzean, Aktimel pixka bat erori zitzaion nire bata gainetik.
Hori pasatu eta gero, ni haserretu egin nintzen.
Bi egun pasatu ondoren, patioan geundelarik, nik Miriami galdetu nion ea gogoratzen zen aktimelaren erorketaz. Mirianek erantzun zidan baietz.
Nik nire aktimela hartu nuen eta aktimel osoa Mirianen bata gainetik bota nuen.