Mostrando entradas con la etiqueta Miriam G. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Miriam G. Mostrar todas las entradas

2012/06/05

EOIDNA

Pasa den astelehenean Hizkuntza Eskolako azterketa egin genuen. Astelehenean, hiruetan, autobusa hartu genuen eta Unibertsitatera joan ginen. Han Hizkuntza Eskolako eraikinera joan ginen, lehenengo eraikina Eoidnakoa da eta bigarren eraikina Unedekoa da. Lau  eta erdietan klasera sartu ginen eta idazmena- azterketa hasi genuen. Idazmena egin eta gero, entzumena egin genuen eta azkenean irakurmena egin genuen.
Zazpietan Arrotxapeara itzuli ginen.
Alde onak: Esperientzia interesgarria dela beste klaseko lagunekin egon ginelako;
A2 tituloa atera nahi dugula  etorkizunean lan egiteko oso inportantea izango da eta. 
Alde txarrak: Lan handia egin behar izan dugula.


2011/06/13

OLAIA



Emakume honek Volkswagenen egiten du lan, neguan eta udan, udaberrian eta udazkenean. Neguan ez ditu pasatzen hotzak baina udako beroak zutik pasatzen ditu. Kotxerekin lan egiten du. Igarri duzue zein den bere lanbidea?


Olaia Gonzalez Volkswagenenko langilea da eta hogeita hiru urte daramatza kotxeak egiten. Iruñean jaio zen Errotxapea auzoan eta 38 urte ditu. Hiru txanda ditu: goizean, arratsaldean eta gauean.Goizean seietatik ordubietara, arratsaldean ordubietatik hamarretara, gauean hamarretatik seietara. Zortzi ordu egunero ematen ditu bere lanean. Orain goizeko txandan lan egiten du eta laurak hogei gutxitan altxatzen da.


Hau da bere lanak daukan abantaila bat::ez duela lana etxera eramaten . Hau da gauza garrantzitsua, inportanteena bere ustez. Olaia oso pozik dago bere soldatarekin. Eta gaur egun, hori ere abantaila bat da, gauzak dauden bezala  ikusita.


Baina, lan horrek eragozpenak ere badauzka: Olaiari ez zaio gustatzen goizeko txanda. Gero etxean ez du ezer egiten eta oso nekatuta egoten da. Lantegian zarata handia egoten da, hori eragozpena ere bada.